LOKEko judokek brontzezko domin bat eskuratu dute Amurrioko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 29a, 12:15
Aitor Santos, Iker Izquierdo eta Unai Guisado (ezkerritik eskubira), artxiboko irudian. Tarieli "Tato" Kevlisbvili falta da.

Kadete eta infantil mailako Amurrio Hiribilduko XXVIII. txapelketa jokatu zen azaroaren  26an, larunbatarekin. Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Madril eta Euskadiko 350 judoka bildu ziren lehiaketan eta Lasarte-Oria Kirol elkarteak (LOKE) ere ordezkaritza izan zuen 

LOKEko Unai Guisado, Tarieli "Tato" Kevlisbvili, Aitor Santos eta Iker Izquierdo kadete mailan borrokatu ziren eta ederki jardun ziren guztiak

Alabaina, lehen biak bakarrik izan ziren brontzezko domina eskuratzeko lehian eta zorte ezberdina izan zuten euren borroketan. Guisadok 66 kilo azpiko kategorian saria eraman zuen; Tatok, aldiz, 72 kilo azpiko mailan bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

LOKEko prestatzaile Gorka Aristegi pozarren dago gazteek egindako lanarekin.