Ostadar Ipar Martxako kideak, Zumaiako portuan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.
Ostadar Ipar Martxako kideek azaroko irteera egin zuten hilaren 26an, larunbatarekin. Oraingoan Zumaiaraino bidaiatu zuen taldeak eta bertan 14 kilometroko ibilbide zirkularrari egin zioten aurre Lasarte-Oriako ipar martxa ibiltariek. Eguraldia lagun, flyscharen eta itsasoaren ikuspegi ederrak izan zituzten Talaia bidean barrena.