Plaza hartu dute muxikoek hilabeteko saioan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 27a, 14:58

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak lankidetzan aurrera daramaten Plaza Dantza egitasmoko partaideek azaroko saioa egin dute Okendo plazan. Berrogei bat lagun elkartu dira dantzan aritzeko, unearen arabera kopurua aldatzen joan bada ere. Gogoz mugitu dituzte oinak eta gorputza, banaka edo taldean, bi orduz. Begira zeuden gaztetxo batzuk ere animatu dira pausoak ikasten ahalegintzera.