Zaindariaren omenez abestu du Albokak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 27a, 13:52

Santa Zezilia eguna izan da asteartean eta musikarien zaindaria izanik, Alboka abesbatzak San Pedro parrokiako meza girotu du igande eguerdian. Lau doinu eskaini dizkiete elizan zeuden sinestunei korutik: Claude Goudimel eta Joanes Haranbururen Salmoa, Hanaq pachap kusikuynin 1631 urteko abesti perutarra, Ola Gjeilo-ren Ecce Novum eta Felipe Gorritiren Agur Jesusen Ama. Elizkizuna bukatzean, bazkaria egin dute bazkide eta lagunekin egun seinalatua ospatzeko.