Mundua alde duen 'influencer' xelebrea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 26a, 19:16

Azaroaren 25aren harira antolatutako egitarauaren barruan, Oihulari Klowneko Virginia Imaz Pauxa pailazoaren azalean jarri da Manuel Lekuona Kultur Etxean egindako Pronoia ikuskizunaren emanaldian. Pauxak influencer-a izan nahi du eta aretoan zeuden hogeita bost bat lagunak konbentzitzen saiatu da bera bezala pronoiko izan daitezen. Pronoia paranoiaren kontrakoa da: paranoikoak jarraitzen dutela eta mundua haren aurka dagoela pentsatzen badu, pronoikoa mundu guztia bere alde ari dela sinisten duena da. Ikusleei bere burutazioak eta harremanei buruzko gogoetak azaldu dizkie pailazoak, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasun ezari helduta: Hizkuntza sexista, emakumeen aurkako indarkeria fisiko eta sinbolikoa, berdintasun formalaren eta errealaren arteko aldea... Horren guztiaren aurrean kexa baztertu eta baikor izatea proposatu die.

 

Erlazionatuak

Oihulari Klown - 'Pronoia'

Txintxarri Aldizkaria 2022 aza 26 Kultura