Erdibidearen bila

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 25a, 21:30

Azaroaren 25aren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jarduera zerrendaren barruan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek Luze edo motz ikuskizunaren emanaldia egin dute ostiral arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean. Bertaratu diren hogeita hamar bat lagunek sei bakarrizketez osatutako emankizunarekin barre eta gogoeta egiteko aukera izan dute. Izan ere, gizartea zertan luze eta zertan motz gelditzen den errepasatu baitute, genero ikuspegitik. Kritika eginez, betiere umoretik, amatasuna, menopausia, ligatzeko modu berriak, gorpuztasuna edota kristalezko sabaia izan dituzte hizpide saioak iraun duen ordubetean.

Erlazionatuak