Ez ahazteko, zapata gorriak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 25a, 12:35

Elkarretaratzea egiteaz gain, Lasarte-Oriako Udalak zenbait elementu erabili ditu indarkeria matxistaren biktimei erreferentzia egiteko. Esate baterako, zapata gorriak jarri dituzte Okendo plazan, 38 pare, Espainiar Estatuan aurten erailak izan diren emakumeen omenez.

Horrez gain, silueta more batzuk jarri dituzte Okendon bertan. Lasarte-Oriako, Gipuzkoako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar Estatuko datuak (hilaren 17ra arte jasotakoak) bildu dituzte horietan.

Lasarte-Oria

  • Salaketak: 11.
  • Genero indarkeriagatik egindako atestatuak: 15.
  • Babesteko aginduak: 7.
  • Hildako biktimak: 0.

Gipuzkoa

  • Salaketak: 839.
  • Babesteko aginduak: 172.
  • Hildako biktimak: 0.

EAE

  • Salaketak: 2.943.
  • Babesteko aginduak: 525.
  • Hildako biktimak: 0.

Espainiar Estatua

  • Salaketak: 87.508.
  • Babesteko aginduak: 19.881.
  • Hildako biktimak: 38.