Manifestazioa egingo du Asunak talde feministak gaur arratsaldean

2020ko azaroko manifestazioa.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna da gaur, hilak 25. Horren harira Asunak talde feministak iragarri du manifestazioa egingo duela arratsaldean, 19:00etan, Okendotik bertatik abiatuta. Sistema honetan elkar zaintzea erradikala delako, Lasarte-Orian autodefentsa feminista lelopean zabalduko dituzte aldarriak herrian zehar.