Unax Goenaga Irungo Kroseko podiumean izan da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 15:30
Unax Goenaga, (eskuinean) 20 urtez azpiko podiumean. Arg.: J. Goenaga.

Hilaren 20ean, 52. Irungo Hiriko krosa/XVI. Igor Hernandez Memoriala jokatu zen. Irungo Txingudi ikastolako zelaietan bildu ziren korrikalarien artean, hiru herritar izan ziren: Unax Goenaga (Super Amara BAT), Aimar Sukuntza eta Unai G. Somovilla (biak Zumeatarra taldekoak). 20 urtez azpiko proban parte hartu zuten hirurek eta 5.230 metroko ibilbidea egin behar izan zuten. Unax Goenaga herritarra, Gaizka Izagirre eta Aitor Elola izan ziren buruan. Azken metroetan erabaki zen lasterketa. Izagirrek (18.39) eta Elolak (18.42) gutxigatik aurre hartu zuten eta Goenagak hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga, 18.45 eginez. Ez zen lehen postuetan izan zen herritar bakarra izan. Sukuntza laugarren izan zen (19.03) eta Unai G. Somovillak 20.20 behar izan zituen ibilbidea egiteko.