Gabonetako V. Areto Futbol txapelketako izena ematea ireki du Eguzkik

Arg.: Eguzki Areto Futbola.

Bi urteko itxaronaldiaren ostean, Eguzki Areto Futbolak Gabonetako Areto Futbol txapelketa antolatuko du. Benjamin, alebin eta infantil mailako gtaldeek parte hartu ahal dute abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra jokatuko den lehiaketan. Izena emateko azken eguna abenduaren 16a da

Gabonetarako hilabete geratzen den arren, Eguzki Areto Futbol taldeak Gabonetako V. Areto Futbol txapelketa antolatuko duela jakitera eman du.  Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra Michelingo kirol gunean zein Maialen Chourraut kiroldegiko pistan lehiaketako neurketak ikusteko aukera izango da. 

Eskolarteko adineko haurrei zuzendutako lehia da; hau da, benjamin, alebin eta infantil kategoriako haur eta gaztetxoek osatutako taldeek parte hartuko dute. antolatzaileek baldintza batzuk ere jakitera eman dituzte. Hala nola, kategoria bakoitzeko zortzi taldek jokatuko dute gehienez. Ekipo bakoitzeko jokalari kopurua ere mugatua egongo da; gutxienez zazpi eta gehienez hamar kide izango dituzte.

Inskripzio orriak Goxoki Goxuak dendan jaso daitezke. Parte hartzeko 50 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak. Abenduaren 16an itxiko da izena emateko epea.

Txapelketaren gaineko informazio gehiago izan nahiez gero, 699 42 02 39 (Gorka) zenbakian edo eguzkiaretofutbola@outlook.com helbide elektronikoan izango dute interesatuek eskuragarri.