Muxiko saioa egingo dute igandean Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 23a, 09:42

Plaza Dantza egitasmoko lagunek muxiko saioa egingo dute igande honetan, hilak 27, Okendo plazan. 12:00etan hasiko dira. Normalean, hilabete bakoitzeko laugarren igandean egiten dute dantzaldia. Entseguak, berriz, astero, astearteetan, Sasoeta LHko gimnasioetan, 20:00etatik aurrera.