Peru Urdanpilleta pilotariak ezin izan du LAPKEko Otaño gainditu

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 22a, 14:30
Peru Urdanpilleta, Gipuzkoako binakako txapelketako neurketa bateko irudian.

Ezker Hormako banakako Gipuzkoako txapelketa hasi da. Intzaren Peru Urdanpilleta pilotariak lehen jardunaldia lehiatu zuen hilaren 19an eta ezin izan zuen LAPKEko Erauskin gainditu. Binakako lehian, aldiz, final laurdenak jokatuko dira asteburu honetan. Intzaren ordezkaririk ez dagoen arren, Behar Zanaren izenean lehiatzen ari den Jon Pello Artetxek nagusien 3. mailako kanporaketa jokatuko du

Ezker Hormako banakako txapelketak lehen jardunaldia izan zuen hilaren 19an. Michelin kirol gunean Intza KEren ordezkari bakarrak, Peru Urdanpilleta jubenilak 2. mailako neurketa jokatu zuen LAPKEren Erauskinen aurka.

Partidako lehen minutuetan lehia berdindua izango zela zirudien arren – seina berdinduta joan ziren–, aurkariak hobe hartu zion neurria norgehiagokari eta markagailuan aurreratu zen. Urdanpilletak, aldiz, ez zuen zorterik izan jokaldietan eta 1-22 galdu zuen.

Final laurdena

Banakako lehiak lehen pausoak ematen dituen bitartean binakako txapelketak azken faseari ekingo dio hilaren 26an. Intzaren ordezkaririk egongo ez den arren, Nagusien 3. mailako final laurdena jokatuko du Jon Pello Artetxe herritarra Behar Zanaren izenean. Ataun 2 izango dute aurkari lasarteoriatarrak eta Otaño bikotekideak. Partida zaila ezpero du herritarrak.