Herritarrak 'Very Important People' izatera gonbidatu ditu Jalgune Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 10:01

Jalgune Elkarteak urteroko jaialdiarekin hasiko du datorren hilabetea. Aniztasun Funtzionalaren Eguna da abenduaren 3a, eta larunbata dela baliatuz, aipatu hitzordua iragarri du. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, eta bertara joateko gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa da

Nork ez du desiratu kontzertu batera edota hegazkineanb bidaiatzeko ilararik egin behar ez izatea? Gisa horretako abantailez, ordea, VIP Very Important People-ek soilik goza dezakete. Gizartean garrantzia dutenak eta zenbait leku publikotan tratu berezia jasotzen duten pertsona dira horiek da, alegia, herritar arruntak ez dituen hainbat pribilegio eta onurak dituztenak. 

Jalguneko lagunek ere Very Important Peole direla esan dezakete. Izan ere, herritarren ezagutzen dituzte elkarteko kideak, eta agurtzen dituzte. Like-ak ere jasotzen dituzte sare sozialetan dituzten jarraitzaile ugariengandik, eta zenbait ikuskizunetara ilara egin gabe sartzen uzten diete. Hala jakinarazi dute jaialdia iragartzeko egin duten prentsaurrekoan. 

Azpimarratu dute "bereziak" direla, "paregabeak", baina ez beste batzuek hala diotelako, beraiek hala uste dutelako baizik: "Jendearen egunerokoa bizipozten dugu, batez ere ondo ezagutzen gaituzten eta gure konpainiaz gozatzen duten pertsonena. Maila sozialean sozialean herriari intentsitatea ematen diogu; Lasarte-Orian balio berezia dugu eta garrantzitsuak sentitzen gara". 

Uste dute aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten lana eraginkorra dela, beti ere, aniztasuna normalizatzea sustatuz. "Egunerokotasunean gizartera moldatzeko egiten dugu borroka, baita gizartea guri egokitzeko ere", gaineratu dute. 

Hori hala izanik, lasarteoriatarrei Very Important People izateko aukera emango die Jalgunek datorren abenduaren 3an. Egun horretan egingo dute jaialdia, 18:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ikusminari eusteko asmoz, ez dute informazio gehiegirik aurreratu, baina, bai, VIP asko elkartuko direla; Semblante Rociero, Bea Egizabal eta Euskararen 10. Maratoialdiko zortzikoteko kideak, besteak beste. 

Gogorarazi dute, ikuskizunaz gozatzera joan ahal izateko "pasea" lortzea ezinbestekoa dela, eta; kultur etxeko leihatilan eskura daitezke horiek. 

Erlazionatuak

Jalgune elkartearen jaialdiko irudi onenak

Txintxarri Aldizkaria 2021 abe 03 Gizartea