Eskaintza bereziak egingo dituzte, Black Friday aitzakiatzat hartuta

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 21a, 16:22

Aurten ere egitasmoarekin bat egingo du Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak. Beherapenak eskainiko dituzte, euren produktu eta zerbitzuetan, hilaren 25ean, ostiralarekin.  20 establezimenduk parte hartuko dute. 

Aterpeako lehendakari Miguel Angel Prietok, lasarteoriatarrak deitu ditu  erosketak herriko komertzioetan egin ditzaten. Nuria Fernandez Soziekonomia batzordeburuak ere bat egin du adierazpenokin, eta nabarmendu, Gabonetako erosketak egiteko aukera bikaina dela. Betiko lez, elkarteari eskerrak eman dizkio, merkataritza txikiak bizirik jarrai dezan egiten duen lanagatik.