2023 urteko Inauterietako gaia erabakitzeko prozesua ireki du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 18a, 12:22
Nagore Duran Partehartzea eta gardentasuna batzorde burua, alkate Agustin Valdivia eta Txus Alonso Jaiak saileko arduraduna aurkezpenean.

Lasarte-Oriako Udalak 2023 urteko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesua ireki du. Egun hauetan Lasarte-Oriako etxeetara 'Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2023. urteko inauterietan?' galdera duen txartela iritsiko da. Era honetara, herritarrek euren ekarpenak egin ahalko dituzte. Abenduaren 6ra arte egongo da proposamenak egiteko aukera

Hiru hilabete geratzen dira, otsailaren 17tik 21era, Lasarte-Oria kolorez eta mozorroez beteko dira berriro. Aurten pandemia alde batera utzita, jendea kalera ateratzea espero dute udal ordezkariek. Baina zertaz mozorrotuko da Lasarte-Oria? Galdera horri erantzuteko udalak parte-hartze prozesua jarri du martxan; Nagore Duran Partehartzea eta Gardentasuna saileko arduradunak, alkate Agustin Valdiviak eta Txus Alonso Jaiak ataleko buruak azaldu dute herritarrek nola helarazi ahal dituzten eurek proposamenak.

Gaur hasiko da "Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2023. urteko Inauterietan?" galdera duen txartelen banaketa etxeetan. Bertan gaia idatzi eta udal eraikinetan dauden parte-hartze postontzi gorrietan utzi beharko dira ekarpenak, baita udalaren webgunetik ere. Abenduaren 6a arte egin ahalko dira proposamenak. Udalak guztiak bildu eta herritar eta konpartsekin landuko du hil horretako 12ko astean.

Jaien batzordeburu Txus Alonso azaldu duenez, hurrengo urteko Inauteriak prestatzeko lehen saioa hilaren 24an izango da, 19:00etan, Gaztelekuan eta horretara konpartsak eta herritarrak deitu ditu.

Era berean, udal ordezkariek herritarrei dei egiten diete euren proposamenak egitera eta otsailean kalera ateratzera. "Aurten kalera atera ahalko gara eta normaltasunez ospatu ahalko ditugu," nabarmendu du Alonsok.