Oinatz Almagrok luzera jauziko probako lehen saiakeran ondu zuen bere marka, 5,25 m.
Gainerakoek xabalina jaurtiketan eskuratu zituzten marka berriak. Hodei Garciak 33,25 metroko jaurtiketa egin zuen. 30 metroak igaro zituen ere Aiala Ramosek bere azken saiakeran 30,64 m. Helene Martinek, aldiz, 25,44 metrora bidali zuen xabalina eta Nora Manzanalek 20,23 metrotara.
Arloko prestatzaile Oscar Goikoetxeak guztien garapena ongi doala adierazi du: ""kirolariak ongi ari dira lanean; indarra hartzeaz gain, teknika hobetzen doaz".
Era berean, Ramosen balentria nabarmendu du: "30 metroko langa igaro duen lehen aldia du eta aurrepauso garrantzitsua da".
Asteburu honetan Ostadarren atletek ez dute lehiaketarik izango. Alabaina, hitzordu berezia egingo dute hilaren 19an, larunbatarekin. Infantil eta alebin kategoriako gaztetxoek teknifikazio saioa izango dute. Hiru proba egingo dituzte: jauzi hirukoitza, pisu jaurtiketa eta 60 m. lasterketa.