Txerri hiltzearen jaia ospatuko du Extremadura Etxeak asteburu honetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 17a, 10:22

Extremadura Etxeko lagunek VI. Txerri Hiltzearen Jaia egingo dute asteburuan zehar. Lurralde eta animalia horretan oinarritutako gastronomia ardatz, ostiraletik igandera bitarteko egitaraua prestatu dute, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Adarra kalean duten egoitzan aurrera eramango dituzte jarduerak.

EGITARAUA

Hilak 18, ostirala

  • 16:00etan, txerri hiltzea: Extremadura Etxean elkartu eta Berrobira joango dira partaideak.

Hilak 19, larunbata

  • 09:30ean, txerri zatikatzea, Extremadura Etxean.
  • 10:30ean, ogi mami dastaketa eta txorizoak nahiz odolkiak egiteko tailerra, Extremadura Etxean.
  • 14:30ean, herri bazkaria, Extremadura Etxean. Menua: txitxirioak, sakramentuak eta meloia.
  • 16:00etan, karaokea, Extremadura Etxean.
  • 21:30ean, afari herrikoia, Extremadura Etxean. Menua: haragi parrillada, entsalada eta tarta.

Hilak 20, igandea

  • 11:00etan, indarrak hartzeko, perrunillak, salda eta pattarra.
  • 14:00etan, herri bazkaria. Menua: urdaiazpiko haragi errea eta tarta.