Beltzak RTk jakinarazten du, urtero legez, produktuz betetako Gabonetako otarra zozkatuko duela. Sari ugari batu ditu Beltzak RTk aurten ere Eguberritako sarian, besteak beste, arrain eta haragi sorta bana, 1 kg. angula, ardo sorta bat, fisioterapia sesioak edo hainbat jatetxe edo tabernatan afariak. Txartelak ohiko tabernatan daude eskuragarri. Abenduaren 21eko ONCEko azken lau zenbakiekin bat datorren txartela izango da irabazlea. Batzen den dirua Errugbi eskolara bideratuko du Beltzak RTk.