EGITARAUA
- Abenduak 1, osteguna: Gazteok eta euskara hitzaldia Xirimiri elkartean, 18:30ean.
- Abenduak 2, ostirala: Gazteon lan eskubideak hitzaldia Andoaingo gaztetxean, 18:30ean.
- Abenduak 3, larunbata: Euskararen Eguna.
- Abenduak 4, igandea: Makroproiekturik ez!
- Abenduak 5, astelehena: Gazteok kale gorrian!
- Abenduak 6, asteartea: Espainiako Konstituzioari ez!
- Abenduak 7, asteazkena: Gazteok eta etxebizitza hitzaldia, Hernaniko Biteri aretoan, 18:30ean.
- Abenduak 8, osteguna: Gazteok ilunpetan.
- Abenduak 9, ostirala: Errausketarik ez! hitzaldia, Usurbilgo Sutegi aretoan, 18:30ean.
- Abenduak 10, larunbata: Gazteok dena aldatzera orain! lelopean, mobilizazioa Andoainen, Goiko Plazatik abiatuta, 18:30ean. Ondoren, 22:00etatik aurrera, kontzertuak Gaztetxean: Perlata eta Iheskide taldeak ariko dira.
Ernai Buruntzaldea taldeak herritarrak animatu ditu antolatutako jardueretan parte hartzera. "Egitarau zabala izango dugu zeharkatzen gaituzten hamaika borroketan sakontzeko eta ekiteko, Buruntzaldeako gazteak borrokara goaz!".
Ver esta publicación en Instagram