Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Egunaren egitarauaren barruan, argazki eta ahalduntze tailer bat emango du Idoia Telleria argazkilari lasarteoriatarrak. Izena emateko bide hauek dituzte herritarrek: 943-36 39 58 telefonora deitu, emakumezentroa@lasarte-oria.org helbide elektronikora idatzi edo Emakumeen Zentrora joan.