Lasarte-Oria eta Usurbil arteko BU02 lineak geltoki gehiago ditu aste honetatik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 16a, 10:02

Gipuzkoako Foru Aldundiak ezagutarazi duenez, Lasarte-Oria eta Usurbil arteko BU02 autobus lineak, Donostiako Ospitalearen eremu ingurura iristen denak, hiru geltoki gehiago ditu noranzko bakoitzean, Miramongo Parke Teknologikoraino ailegatu ahal izateko. Donostiara doazen autobusek Mikeletegi kaleko 6 eta 12 zenbakietan ere geratuko dira, eta Usurbilera doazenak, 5.ean.