Intzako pilotariek lehen fasea emaitza ezberdinekin amaitu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 15a, 15:00

Gipuzkoako Ezker Hormako eta Errendimendu mailako txapelketetako lehen fasea amaitu da. Hilaren 11n eta 12an, alebin kategoriako banakako zein jubenil mailako bikotekako azken neurketa jokatu zituzten Intza Kirol Elkarteko pilotariek.  Michelin kirol guneko pilotalekuan, Zizurkilen eta Lazkaon izan zituzten neurketak. Lasarte-Oriako ordezkariek zorte ezberdina izan zuten

Txikien lehiak eman zion hasiera Michelin kirol guneko pilotalekuan jokatu ziren norgehiagokei. Oier Jauregik Txapagaineko Agirre izan zuen aurrez aurre. Partida borrokatua izan zen eta lehen zatia 5-8 galdu zuen arren, bigarrenean eta hirugarrenean aurkaria gainditu zituen (8-3 eta 4-1).

Bigarren neurketan, ordea, bestelakoa izan zen emaitza. Jubenil kategoriako Olazabal-Elosegi bikoteak ezin izan zuen Gazteleku gainditu. Herriko pilotariek jardun irregularra izan zuten eta hortaz baliatu ziren aurkariak gailentzeko; 7-22 amaitu zen partida. 

Lazkaon izan zen alebin I. mailako buruz burukoan ere ez zuen zorterik izan Huizi-Fernandez taldeko kideak. LAPKEko Izagirre 8-4 eta 8-4 gailendu zen. Zizurkilen ere Intzako alebin II. kategoriako Maiz-Lasa bikoko ordezkariak ezin izan zuen Ziotzako Ezkioaga garaitu (8-1 eta 8-5).

Bestalde, Itxaso Iparragirrek eta Markel Lopezek osatutako bikoteak atseden izan zuen. Jose Felix Solano Intzako arduradunak jubenil I. mailako bikoteak txapelketa utzi behar izan duela era jakitera eman du: "Haritza Diaz de Gereñuk eskuetan arazoak izan ditu eta bi neurketetan ezin izan ginen aurkeztu. Beraz, lehiaketatik kanpo geratu ginen".

Bestelako lehiak 

Gauzak horrela, sailkapenen arabera, Intzako Oier Jauregik bakarrik egingo du aurrera Errendimendu mailako Gipuzkoako txapelketan; bere multzoko bigarren sailkatu da. Alebin kategoriako gainerako pilotariak Mendialdeko txapelketarako sailkatu dira.

Jubenil mailako bikotea, aldiz, Ezker Hormako txapelketatik at geratu da. Alabaina, kategoria horretako pilotariek ez dute atseden askorik izango; bestelako lehiaketak hasiko dira eta. Hilaren 19ko asteburuan, esate baterako, Peru Urdanpilleta jubenilak Ezker Hormako banakako lehen jardunaldia jokatuko du. Eta aurki jubenilek bikotekako zein banakako trinketeko txapelketari aurre egingo diotela aurreratu du Intzako arduradun Solanok.

Kirol elkarteko prestatzailea denboraldi hasiera honetan pilotariek egindako lanarekin pozarren dago: "Ederki jardun dira. Iparragirre-Lopez bikoaren kasuan, bi neurketa galdu dituzten berdinketa hausteko azken zatian. Jubenil 1. mailako bikotearena ere pena izan da".