Datorren astean banatuko dituzte Errigorako otarrak, Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 15a

Errigora egitasmoaren 2022ko Euskarari Puzka kanpainarekin bat egin duten herritarrei eskerrak eman dizkie Lasarte-Orian otarrak banatzeaz arduratzen den taldeak. "Ederra izan da aurtengoa; zorionak, bihotzez, Errigora egiten duzuen guztioi, bide honetan sinesten duzuen denoi". Horrekin batera, zehaztu du saskiak datorren asteko astearte eta asteazkenean banatuko dituztela, hilak 22 eta 23, Ttakunenea elkartean, 16:00etatik 20:00etara.