Manifestatzera deitu ditu herritarrak Asunak talde feministak, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 14a, 16:22
Eskualdeko manifestazioa egin zuten iaz Lasarte-Orian.

Asunak talde feministak sare sozialetan iragarri duenez, manifestazioa antolatu du hilaren 25erako, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunerako. Sistema honetan elkar zaintzea erradikala delako, Lasarte-Orian autodefentsa feminista lelopean, Okendo plazatik irten eta herrian barrena zabalduko dituzte genero berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako aldarriak.