Arkupe tabernak 10 urte bete dituela ospatu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 14a, 15:52
Jenni Garcia eta taldekideek omenaldi sorpresa bat jaso zuten larunbat eguerdian. Argazkia: Isaac Farre.

Festa giro ederra izan dute Largoenea kalean asteburuan, larunbatean zehazki. Izan ere, 10 urte bete ditu Arkupe tabernak, eta, establezimendu hori kudeatzen duen taldeak, Jenni Garcia buru, gogotik ospatu zuen. Txuleta eta sagardo dastaketa, tonbola eta bi kontzertu egin zituzten. Bezero ugari bertaratu ziren egunaz gozatu eta ostalariak zoriontzera.