Giro ederra errugbiko eskolen topaketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 14a, 14:30

Atzo goizean, Errugbi Eskolen topaketa izan zen Michelin kirol gunean. Beltzak RT, Zarautz RT, Txingudi RC, Eibar RT eta Iruña RC taldeetako 12 urtez azpiko eta 10 urtez azpiko gaztetxoak bildu ziren zelaian. Zaharrenek eman zioten hasiera jardunaldiari. Meleak, touch-ak, borrokak... pausoz pauso kirolean trebatzen ari direla erakutsi zuten. Txikienek ere euren trebezia erakusteko aukera izan zuten. Lasterketa eta plakaketa ederrak egin zituzten.