Ostrukak arrainontzian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 12a, 22:14

Formol Laborategiak Album ikuskizuna ekarri du larunbat iluntzean Manuel Lekuona Kultu Etxera. Urtebetez antzokiz antzoki eraman dute obra Intza Alkain eta Mikel Ibarguren aktoreek, eta ia bete den auditorioko eszenarioan antzeztu dute. Eszenografia sinple eta xumean, millennial gazteen iruditeria bat islatu dute. Zalantzak, beldurrak, galderak, motxilak... Norbera dena edo besteek espero duten hori izateak sortzen duen noraezean aurrera egin nahi duten pertsonaien bakarrizketa eta solasaldien parte izan dira ikus-entzuleak.