Akordeoi eta tronpeta doinuek bete dute kapera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 11a, 21:34

Victor Vigo akordeoi jotzaileak eta Jesús Nuñez tronpetistak kontzertua eman dute ostiral arratsaldean Ama Brigitarren komentuko kaperan. Danok Kide gurasoen elkarteak antolatutako XVII. Musika Topaketetako bigarren saioa izan da gaurkoa, doinu klasikoak eta bertakoak batu ditu errepertorioak. 

Kaperako eserlekuak bete dituzte herritarrek musika klasikoaren pieza ezagunak bi instrumentu hauen doinuetan entzuteko. Scarlattiren Himno y variación izan da lehena, Johann Sebastian Bach-en Sonata 1020 eta Preludio  y fuga, jarraian, Gaccini eta Piazzollaren Ave María bana, Purcell-en Round eta Loeilleten Sonate.  Sut Vie Duo bikoteko kideak Valladolidekoak badira ere, euskal kantei tartea ere egin diete emanaldiren bigarren zatian. Haurtxo polita, Ene Izar Maitia herrikoiak, Azpeitiko fandangoa eta Benito Lertxundiren Oi ama Euskal Herria jo dituzte, eta ahapeka abestera animatu dira bankuan eserita zeudenetako batzuk.