Errugbi eskolen topaketa izango da Michelin kirol gunean igandean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 11

Igande goizean 10:00etan Errugbi eskolen Topaketa izango da Michelin kirol gunean. Beltzak RTko kideek Zarautz RT, Txingudi RT, Eibar RT eta Iruña RC taldeetako 10 eta 12 urtez azpiko gaztetxoen bisita jasoko dute. Neurketa ezberdinak izango dira eta herriko taldeko gaztetxoek euren senideen aurrean ikasitako guztia erakutsi ahalko dute.