Bi taldeak gogotsu atera ziren kantxara. Alabaina, Ostadarrek minutu batzuk behar izan zituen kokatzeko. Horiek baliatuz Bergarako taldeak ireki zuen markagailua. Lehenik biko saskiratze bat egin zuen eta ostean, hirukoa.
Egoerak hauspotuta etxeko jokalariak suspertu eta erantzun ederra eman zuten. Defentsa gogortu eta Goizperren aukerak murriztu zituzten urdin-beltzek. Erasoan, aldiz, baloia mugitu eta erraz iritsi ziren saskira. Ondorioz, markagailuari itzulia eman eta lau puntuko aldea irekitzea lortu zuten; 17-13 amaitu ziren lehen hamar minutuak.
Bigarren laurdena erabakigarria izan zen. Etxekoek lan ederra egin zuten bai erasoan baita defentsan ere eta bergararrak menderatu zituzten.Ostadarrek hemeretzi puntu eskuratu zituen; Goizperrek, aldi, puntu bakarra egin zuen.
Atsedenaren ostean, indarrak berdindu ziren. Bi saskietan baloia bata bestearen atzetik sartzen joan ziren eta horren erakusle izan ziren hirugarren eta laugarren partzialeko emaitzak, 10-14 eta 10-9.
Era honetara, kadeteek denboraldiko seigarren garaipena erdietsi zuen.
Senior mailako taldeko kideak ere pozarren daude. Saski Axularren aurkako neurketa nagusitasunez irabazi zuen, 21-74 eta oraindik ez dute partidarik galdu ligan. Gainerako kategorietan Ostadarreko ordezkariek ez zuten zorterik izan.