Orain arteko ordezkaritzarik handiena aurkeztu zuen probara Lasarte-Oriako taldeak: infantil bat, lau alebin eta hamabost benjamin.
Ederki egin zuten lasterka guztiek Hipodromoko pistan eta azken kategoria horretan lehen postuetan izan ziren Mirian Gallego eta Unai Ruano gaztetxoak; biak bigarren sailkatu ziren. Alebin mailan, aldiz, Mirianen ahizpa Irati bederatzigarren izan zen.
Ostadarreko arduradunak pozarren agertu dira gaztetxoek proban egindako lanarekin.

Maila altuago batean ere, 20 urtez azpiko kategorian, Lasarte-Oriako bi atleta lehiatu ziren: Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza eta Unai G. Somovilla. Sukunza lehen hamarren artean iritsi zen helmugara. Zehazki bederatzigarren izan zen, 19.04 denbora eginez. Unai G. Somovillak, aldiz, 19.42 egin zuen.