Ostadar Boleibol ataleko taldeek ezin izan zuten jardunaldia biribildu

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 9a

Euskal Ligako Ostadar Arizmendi neurketako irudia.

Maialen Chourraut kiroldegian boleibol kategoria ezberdinetako partidak ikusteko aukera izan dute zaletuek hilaren 5ean eta 6an. Euskal Ligatik kadeteetaraino Ostadarreko taldeek euren onena eman zuten euren jarraitzaileen aurrean. Tamalez, Euskal Ligako taldeek ezin izan zituzten garaipeneko puntuak eskuratu. Jubenilek eta infantilek, aldiz, kanpoan jokatu zuten eta hirutik bik mendean hartu zituzten aurkariak

Kadete B taldeak eman zion hasiera hilaren 5eko neurketei; Arizmendi D izan zuen aurrez aurre. Lehen zatia 25-9 irabazi zuen etxeko taldeak eta partidan nagusi izango zela zirudien. Bigarren (25-21) eta hirugarren (25-20) setean ederki borrokatu behar izan ziren, ordea, garaipena eskuratzeko.

Jarraian, kadete A taldearen txanda izan zen eta horrek ere ez zuen huts egin. Fortuna 1 taldeari 3-0 (25-17,25-12 eta 25-23) irabazi zion.

Euskal Ligako 2. mailako taldeak eguna biribildu ahal izan zuen Jatorkideren aurka. Bi taldeak gogor jardun ziren eta aurkariak bina berdindu ostean, bosgarren seta jokatzera behartu zituen urdin-beltzak. Alabaina, 10-15 gailendu ziren gasteiztarrak.

Euskal Ligako mutilek Arizmendiren senior taldea izan zuten aurkari hilaren 6an. Kadete mailako neurketan ez bezala, ibartarrek eraman zuten saria 1-3 (7-25, 25-21, 17-25 eta 13-25) irabaziz.

Kanpoan ere fin ibili ziren Ostadarren taldeak. 

Infantilek, esate baterako, etxeko bezala jokatu zuen Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean. A taldeak lehen bi setak ederki borrokatu (25-19 eta 25-22) zituen. Hirugarrenean, aldiz, errazago izan zuen garaipena lortzeko (25-12). Bko kideek ere Aldapeta Mariaren aurka zuten neurketa eta ez zuten zorte bera izan; 0-3 (7-25, 12-25, 4-25).

Hondarribian izan zuten lehia jubenilek. Harresi 1en aurkako partida galtzen hasi  (25-17) eta neurketari itzulia eman zioten gazteek; 1-3 (16-25,14-25 eta 23-25) amaitu zen norgehiagoka.