Lasarte-Oria hobeto ezagutzeko ibilaldi bat antolatu dute Impact Hub Donostiak eta U Kolektiboak, Danok Kide elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Interesa dutenek ez dute izena eman beharko, eta edozein unetan batu daitezke egitasmora. Ibilbidea, hauxe:
- Euskotren-en geltokitik abiatuko dira, 10:00etan.
- Michelin.
- Hipodromo zubia eta Ama Brigitarren komentua, 10:30ean.
- Ibaiertzetik ibilbidea.
- Autopista azpiko bidea, 11:00etan.
- Ibaiertzetik ibilbidea eta Karmengo Ama kapera.
- Txartel hotela, 11:30ean.
- San Francisco eta Plazaola bidea.
- Autopista azpiko bidea, 12:00etan.
- Sasoeta auzoa eta Green plaza.
- Froilan Elespe parke botanikoa, 12:30ean.
- Mirentxu.
- Tximistarreta parkea, 13:00etan.
- Kale Nagusia.
- Okendo plazan amaiera, 14:00etan.