Itoitz eta Urdiñe ahizpak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.
Munduari itzulia 80 egunetan eleberria ozen irakurtzen amaitzean hasiko da emanaldia. Ilobek arraza eta jatorri desberdinetako pertsonak ezagutzeko munduan barrena bidaiatzea beharrezkoa ez dela esango dute, eskolan eta herrian egunero bizi baitira mundu osoko pertsonekin. Une horretatik aurrera, etxeko ganbaran jolasean hasiko dira. 80 minutuan egingo duten bidaian, jatorri desberdineko pertsonak ezagutuko dituzte eta haien sustrai, ohitura eta aberastasun kulturalaren berri izango dute. Txina, Saharako basamortua, Mosku, Ginea... dena etxetik mugitu gabe.