Denboraldiko lehen porrota izan du Ostadarren Infantil F8ak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 4a

Ongi hasi du Liga Ostadar SKTren infantil F-8 taldeak. Lehen bi jardunaldietan garaipena erdietsi zuen; Usurbil FT Bren aurka 1-5 irabazi zuen eta 6-1 menderatu zuen Lizeotarrak B taldea. Zorte ona amaitu da, ordea. Urriaren 29an, denboraldiko lehen partida galdu zuen. Martutene KE A izan zuten aurrez aurre talde urdin-beltzeko kideek. Ederki borrokatu arren, 2-5 amaitu zen norgehiagoka.