Kimetz de la Cruz, Ohian Matute, Itxaso Iparragirre, Iñaki García, Ibon Elola eta Mario Amantegi igerilari gazteek Alebin Ligari hasiera eman zioten urriaren 29an.
Lehen saio horretan guztiek 200 m. libre eta 100 m. bular probei aurre egin behar izan zieten eta ederki jardun ziren; guztiak lehen postuetan sailkatu ziren.
Hurrengo hitzordua hilaren 19an izango dute, Ordizian. Orduan, banaka 200 m. lau estiloak eta 100 m. libre probak lehiatuko dituzte. Erreleboetako saioa ere izango da, mutilen 4x200 m. estilo librea.
Neguko Liga igerilekuan
Bestalde, igeriketa taldeko infantil, junior eta absolutuek denboraldiko bigarren hitzordua izango dute hilaren 5ean, larunbatarekin, Maialen Chourraut Kiroldegian, 15:00etan..
Neguko Ligako jardunaldia lehiatuko da Lasarte-Oriako igerilekuan eta Buruntzaldea IKTko kideez gain, Konporta, Ordizia KE, Hernani KE, CD Fortuna, Tolosaldea Usabal IKT, Igartza IKE taldeko partaideak izango dira igerian.