Geltoki eta Iñigo de Loiola kaleak, ibilgailuei itxita gaur ere

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 3a, 08:48

Geltoki eta Iñigo de Loiola kaleak ibilgailuei itxita egongo da gaur ere, bertan egiten ari diren konponketa lanak tarteko. Errepidea fresatzen, asfaltatzen eta pintatzen ari dira. Ondo bidean, bihar arratsalderako zabalduko dituzte.