Urteurrenak ospakizuna ere izan du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 30a

Lasarte-Oria Bai! kros herrikoiak bere mende laurdena ospatu du egunean zehar. Lasterketa aurretik eta ondoren, musika izan da protagonista. Txistulariek diana egin dute eta herria esnatu dute ia proba hasteko ordura arte. Haien lekukoa hartu du Oaintxe in deu! txarangako kideek. Zehaztutako ordua baino geroago hasi dira, sari banaketa amaitutakoan, eta Korrika Festa girotu dute beraien ibilbidean. Iluntzean, trikipoteoa egin dute. Trikitixa, panderoa eta kaxa soinuak eraman dituzte Erdialdeko zenbait taberna atarietara. Euria ari zuenez, aterpe bat inprobisatu dute, bidean babesteko, baina animatu direnentzat dantzaleku bilakatu da ere. Eskaintza osatu eta amaitzeko, aukera ez hain tradizionala. Jalgi Kafe Antzokian Kalean taldeak emandako rock kontzertua.