Helduen kategorietako sariak banatzeaz amaitu eta berehala hasi dira lasterka herriko gazteak. Ia 800 korrikalarik eman dute izena, eta adinaren araberakoak izan dira ibilbideak, luzeagoak edo motzagoak. Guraso eta lagunek gogotik animatu dituzte kirolariak, eta merezitako saria jaso dute Okendo plazan, Jalgune elkarteko lagunen eskutik.