25 edizio horiek ospatzeko Ostadar SKTko kideek herriari bizia emango dioten ekimen bereziak antolatu dituzte hilaren 30erako. Lasarte-Oriako txistulariek 09:00etatik 10:15era herria esnatuko dute. Eguerdian, herriko kaleak alaituko ditu Oaintxe in deu! txarangak. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 19:30era trikipoteoa egingo dute herriko kaleetatik.
Horrez gain, antolatzaileek Lasarte-Oriako taberna, jatetxe, okindegi eta bestelako komertzioek eskainitako oparien zozketetaren barruan bost sari berezi izango direla iragarri dute, Noaua Bidaiak-en eskutik.