Euskotreneko geltokia hobetzeko lanak gauez egingo dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 27a

Joan den asteko igandetik aurrera, Zamakoa enpresako beharginak gauez ari dira lanean Euskotreneko geltokian, bertako estalkia hobetzeko lanetan. Lasarte-Oriako Udalak aditzera eman du obrek hilabete eta erdi iraungo dutela. 

Udalak azaldu duenez, "ezinbestekoa" da esku hartze hori gauez egitea, garabiak behar direlako katenariatik gertu. Horretarako, tentsioa eten behar da bai ala bai, eta trenen joan-etorriak gelditu. Zamakoa enpresak barkamena eskatu du lanak gauez egiteak eragin ditzakeen eragozpenengatik.