Azaroaren 11, Beldur Barik lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 27a

12 eta 20 urte arteko gazte lasarteoriatarrek aukera dute Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko, Lasarte-Oriako Udalak aditzera eman duenez. Egitasmoaren helburua da emakumeek jasaten dituzten bereizkeria egoerei aurre egiten dieten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Horretarako, ikus-entzunezko lanak egin eta bidali beharko dituzte, balio hauetan oinarritutakoak: errespetua, berdintasuna, askatasuna, autonomia, erantzukizuna eta indarkeria sexistaren gaitzespena. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 11 da, ostirala.

Partaideak adinka banatuko dituzte antolatzaileek, hiru kategoriatan: 12 eta 14 urte artekoa, 15 eta 17 urte artekoa eta 18 eta 20 urte artekoa. Bakoitzean gailentzen den lanaren egileek 200 euro jasoko dituzte. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an egingo du udalak, ostegunarekin, 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Informazio gehiagorako, idatzi emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikora edo deitu 943-36 39 58 nahiz 688 68 39 54 telefono zenbakietara.