Kantua eta organoa, hasteko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 27a

Danok Kide elkarteak Ave Maria... izeneko emanaldiarekin ekingo die aurtengo Musika Topaketei. Ama Brigitarren komentuko organoa izango da protagonistetako bat, Ana Belen Garcia musikariaren eskutik. Bestetik, Easo abesbatzeko kide Marta Garcia eta Mari Jaunarena sopranoak zein Ander Larruskain eta Izei Mugica tenoreak izango dira kantuan. Egitaraua, besteak beste, F. Schubert, C. Verdi, C. Frank edo C. Gounod konposagile handien lan sakroez osatua dago. Bihar izango da emanaldia, komentuan bertan, 19:30ean. Sarrera doakoa da.