Aiala Ramos xabalina jaurtitzaileak txapelketa denboraldia bere marka ontzen hasi du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 26a

Aiala Ramos xabalina jaurtitzailea. Arg.: Ostadar Atletismoa

Ostadar Atletismo saileko Aiala Ramos herritarrak urriaren 9an Euskadiko Selekzioarekin lehiatu zen Iruñean antolatu zen 16 urtez azpiko Espainiako Federazio Autonomikoen Txapelketan. Talde urdin-beltzeko kideak xabalina-jaurtiketa probari egin zion aurre. Herritarrak bigarren saiakeran 28,47 metroetara bidali zuen xabalina eta 9. postuan amaitu zuen lehia. Marka horri esker, bere marka pertsonala ondu du Ostadarreko atletak.