Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligari hasiera emango diote, bihar, urriak 22. Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da lehen jardunaldia, 16:00etatik aurrera. Hamalau igerilari bakarka jardungo dira estilo ezberdinetako probetan; erreleboetan ere izango da ordezkaritzarik, emakumeen 4 x 200 m. libreko laukoa.