AZKEN ORDUKOA

Ibon Fernandez Iradi Martutenera hurbildu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 20a, 14:53

Hala jakinarazi du Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak. Lannemezanen (Frantzia) egon da orain arte, eta, aipatu elkarteak zehaztu du presoak berak eskatu duela betetzeko geratzen zaion kondena Euskal Herrian egitea. Esklerosi anizkoitza du, eta hori dela eta, gaixo larrien zerrendako euskal presoetako bat da Fernandez.