Gurutze Gorriko kideek bihotz biriketako bizkortzearen maniobra nola egin irakatsi dute Okendo plazan. Goiz eta arratsalde, bertan jarri duten karpara bertaratu diren guztiei azaldu dizkiete jarraibideak, eta prestaketa panpinekin proba egiteko aukera izan dute.