Besarkadaren zirrara

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 14a

XVIII. Dantza Zirkuituaren barruan, Nerea Martinez dantzariak sortu eta interpretatutako Abrazo lanaren emanaldia ikusteko aukera izan dute Manuel Lekuona Kultur Etxera joandakoek. Jende gutxiren arreta piztu badu ere, ikuskizun dotorea eta intimoa izan da, estatua itxurako bi pertsonaiek aurrera eramandakoa. Besarkadaren zirrara eta zizelkatzearen ideia gorpuztu dituzte, eraldatzeak eta igarotzeak uzten duten aztarna iradokiz.