Hilaren lehenean, Olazagutia Urbasa Mendi Lasterketan parte hartu zuen Axeriak taldeko Beñat Los Arcos herritarrak. 15 kilometro eta 900 metroko desnibeleko proba 01.32.35 denboran amaitu zuen eta bosgarren sailkatu zen.
Ez da herritarrak aurreko postuan izan diren proba bakarra izan. Hilaren 9an Donostiako Hiru Hondartza proba lehiatu zen. 55 bat herritarrek parte hartu zuten 10 kilometroko lasterketan eta lehen hamarren artean izan ziren Raul Gomez Margallo eta Jon Presa Herranz. Gomez Margallo laugarren iritsi zen helmugara (32.12) eta beteranoen artean lehena izan zen. Presa, berriz, bederatzigarren postuan amaitu zuen lehia
Distantzia handiagokoak diren beste lehietan ere egon dira herritarrak edo herriko ordezkariak.
Hilaren 1ean eta 2an, Kataluniako Pirinioetan ibili ziren Lasarte-Oria Trail elkarteko Javi Olazagoitia eta Marc Bages. Bagà herrian Salomon Ultra Pirineu probako antolatu zen. Parc Natural del Cadí-Moixeróko mendien barrena, 100 kilometrotako Ultra ibilaldian parte hartu zuten herritarrek eta biek batera zeharkatu zuten helmuga (17 ordu eta 36 minutu).
Hilaren 2an, bi probatan izan ziren herritarrak. Batetik XIII. Zumaia Flysch Traileko maratoi erdian eta bestetik Donostia Zurich Maratoi erdian.
22,2 kilometroko ibilbideari egin zioten aurre Zumaian parte hartzaileek. LOTMEko Diego Cardanha (02.19.31), Josean Lasa (02.31.36), Ainara Blanco (02.51.18) eta Mertxe Casas (02.53.23) kideez gain, Iker Elorza herritarrak ere helmuga igaro zuen (02.54.55).
Donostian, berriz, 21 kilometroko proba amaitu zuten 26 herritarrek. Horien artean azkarrena David Cordero (01.19.20) izan zen.
Eta hilaren 8an, Desafio Cantabria lehiaketako Ultra lasterketan (81,7 km eta +6200m) LOTMEko Karlos Gonzalez kideak parte hartu zuen. Europako mendien barrena San Vicente de la Barquera eta Fuente Dé herrien arteko bidea egin zuen 14 ordu, 50 minutu eta 4 segundotan.