Ostadar Boleiboleko seniorra lehiakor jardun arren, ezin izan zuen debutean garaipena lortu

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 13a

Lehen neurketa jokatu du Ostadar SKTren Euskal Ligako taldeak.

Euskal Ligako denboraldiari ilusio handiarekin ekin zioten Ostadarreko Boleibol saileko mutilek Maialen Chourraut kiroldegian. Iratxe Moraren jokalarientzat erronka berria zen; estreinakoz jokatu zuen taldeak. Aurrean Euskal Ligan CV Sestao izan zuten herriko elkarteko kideek. Urdin-beltzen lehen partida izateko, itxura ona eman zuten eta lehiakor izan ziren, batez ere, bigarren setean. Emaitza ez zen aldeko izan, ordea; 0-3 (15-25, 17-25 eta 14-25) gailendu ziren sestaotarrak. Bigarren jardunaldian, Udapa Jatorkide senior taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak igandean, Gasteizeko Aranalde kiroldegian.

Ostadar-Sestao neurketako irudiak.